Para todos los gustos

Jaialdiak hainbat lan eta erreportaje ezberdin eskainiko ditu, beti bezala, Periscopioren premisetako bat betez: aniztasuna.

Batzuetan, urte horretako gai orokorra zein den edo erakusketa guztiek komunean zer duten galdetzen digute, eta guk beti erantzuten dugu gauza bera: guztiz irekia. Lan bat aukeratzeko baldintza bakarrak kalitate profesionala eta pizten duen interesa dira. Horrela, bi helburu lortzen ditugu: erreportari grafikoen lan eskerga duintzea eta zabaltzea, eta ikusleak zur eta lur uztea erakusketa zeharo ezberdinak eskainiz eta, ondorioz, multzo erakargarria osatuz.

2011n ere ildo beretik jarraituko dugu, eta glamourra izango dugu, Vanity Fair aldizkarirako egindako erretratu- eta irudi bildumari esker; Peter Denchen umore ingeles sotilaz gozatuko dugu, oraingoan inolako glamourrik gabe; eta Txinako kontrasteen edertasun gogoetatsua ikusgai izango da Reuters agentziaren talde erakusketan. Baina aipatu lanekin batera, urteroko errealitate krudela ere izango dugu; eta horrela, arabiar udaberriko iraultzak lehen lerrotik ikusi ahal izango ditugu, Caracasen piztutako irdarkeriarekin batera, eta World Press Photo lehiaketa entzutetsuaren irudi gogorrekin. Horrez gain, jende arruntarentzat ia erabat ezezagunak diren zenbait gizarte-klanek aukeratutako bizimodua aurkeztuko dugu, eta Santos Yuntero maisuaren balio historiko handiko irudiak, 1925 eta 1975 arteko Espainiako eguneroko bizitzara eta gertakari historikoetara hurbiltzen gaituztenak.

Horretaz guztiaz gain, azken hamabi hilabeteetan beren lana egin bitartean hildako erreportariak izango ditugu gogoan. Libian, Mexikon eta Afganistanen hainbat profesional hil dira. Guztiei errespetuz beteriko omenaldia egin nahi diegu.

Periscopioko Aretoak

Argazkia eta Bideoa argazkikamaratik

Argazkia eta Bideoa argazkikamaratik

KREA adierazpen Garaikideak, Vital Kutxako Gizarte Ekintzaren proiektua, 2007an Ibilbideak programaren bidez hasitako zareginari eusten dio eta irudiaren mundura egindako azken begirakadak aztertzen jarraitzen du. Tailerra praktikoa eta teorikoa izango da.

Informazioa: www.kreared.com


Mendizabala
Institutua

Carretera Lasarte s/n
01007 Vitoria-Gasteiz
Azaroaren 2tik 5era

Proiekzioa eta hitzaldia

Argazkilaritza, memoria-iturri
Proiekzioa eta hitzaldia

Publio López Mondéjar, “Santos Yubero. Espainiako mende erdiaren kronika” erakusketaren komisarioa, argazkigintzaren historioaren dibulgazioan aintzindaria izan da, eta gai honetan aditu handienetakoa.

Publio Lópezen Bizitzaren erretratuak (1980) liburua gure herrialdean genero honetan argitaratutako lehena izan zen. López Mondéjar erakusketa ugariren komisarioa izan da eta maila goreneko hainbat lan argitaratu ditu; besteak beste, Las fuentes de la memoria trilogia eta Historia de la fotografía en España zoragarria. Horrez gain, San Fernandoko Arte Eder Erret Akademiako kide da.

Caja Vital Kutxa
Fundazioaren aretoan

Dendaraba saltoki-gunea

Azaroaren 16a, asteazkena. 20:00.

Harremana

Prentsa

Marieta Vargas:
Telefonoa: 600 801 707

Posta Elektronikoa: prensa@periscopiovitoria.com

Beste harramanak

Ekoizpen orokorra
Posta Elektronikoa: info@periscopiovitoria.com

Zuzendaritza
Posta Elektronikoa: direccion@periscopiovitoria.com

Hiriari buruzko informazioa

Turismo bulegoa

Espainia Plaza, 1

945 16 15 98 / 99
E-mail: turismo@vitoria-gasteiz.org