El Cairo, Yemen, Bahrein, Libia. Herritarrak diktadura ustelen aurka matxinatu diren lekuak. Zalantzarik gabe, azken hamarkadetako gertakari historikorik garrantzitsuena. Yuri Kozyrevek, Noor agentziako argazkilari errusiarrak, leku horietatik guztietatik bidaiatu du –eta bidaiatzen jarraitzen du–, antzinako gerra-erreportarien jardunbideari jarraiki, irudi pilpiragarriak eskaintzeko. Lehen lerroan, atzealdean edo jende-kontzentrazio handietan, Kozyrevek arabiar herrialdeetan arnasten den askatasun-nahien testigantza ematen digu bere kameraren bitartez.