Logotipo de Periscopio con fechaPeriscopio Vitoria, una mirada al fotoperiodismo

Submenu de acceso a apartados destacables

PERISCOPIO 2008, AURKEZPENA

Periscopio, prentsa-argazkilaritzari begira

Funtsezko bi elementu ditugu “Periscopio, prentsa-argazkilaritzari begira” kultura-ekitaldiaren hirugarren urtean, bata intelektuala: historia, eta bestea fisikoa: kalea. Historia letra larriz idatzita, alde batetik XX. mendearen lehenengo erdiaren historia munduko prentsa-argazkilaritzako maisuak, Robert Capak, kontatuta ikusi ahal izango dugulako, eta bestetik, gaur egungo gatazkak alde batera utzi gabe, bi erraldoiren historia izango dugulako ikusgai: Txina eta Errusia.

Kalean berriz, Periscopiok irudiak kanpoaldera ateratzea erabaki du, eguneroko errutina eteteko eta une batez behintzat, hunkitzen eta aberasten gaituzten beste bizimodu batzuk eta beste paisaia batzuk, ikusteko. Argazkiak bidera irtengo zaizkigu. Ongi etorri Periscopiora. Azken batean irudiok, batzuetan hain urrutikoak diruditenak, gureak dira.

Paco Valderrama · Periscopioko Koordinatzailea

Esker emateak

Hemen da jada “Periscopio, prentsa-argazkilaritzari begira”.
Nazioarteko argazkilaritza-grafiko onenaren aurreko bi topaketetan ia 200.000 pertsonak hartu zuten parte eta hori dela eta 2008an Periscopiok apustu are handiagoa egin du. Ikusleek jarduera kultural honetaz gozatzen dutela eta parte hartzen dutela sinetsita eta ikusita, babesleek eta antolatzaileek programa paregabea prestatu dute. Baina Periscopio ez litzateke posible izango honako hauen laguntzarik eta babesik gabe: Vitoria-Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia, Vital Kutxaren Gizarte-ekintza eta Naturgas Energia. Aurten, lehen aldiz, Eusko Legebiltzarraren laguntza ere izango dugu eta erakusketa ikusgarria antolatuko dugu Legebiltzarraren kanpoaldean. Reuters Agentziak, merkataritza eta ostalaritza elkarteek eta Arabako argazkilaritza establezimenduek ere gure eskerrik beroena merezi dute. Mila esker guztioi antolatzaileen eta milaka bisitarien izenean.

Logotipos de los patrocinadores de Periscopio Vitoria