Logotipo de Periscopio con fechaPeriscopio Vitoria, una mirada al fotoperiodismo

Submenu de acceso a apartados destacables

LEHIAKETAKO OINARRIAK

Periscopio argazkilari amateurren lehiaketako oinarriak

  • Argazkiek argitaratu gabeak eta sekula ikusgai jarri gabeak izan behar dute.
  • Argazkilari profesionalek ezin dute lehiaketan parte hartu.
  • Gaia librea izango da eta baita formatua ere. Argazkiak euskarri zurrunen gainean jarriko dira ikusgai.
  • Erakusketa bakoitzak 6 argazki izango ditu gutxienez eta ez da gehienezko kopururik izango.
  • Pertsona edo talde bakoitzak bi erakusketa aurkeztu ahal izango ditu gehienez.
  • Antolatzaileek, hala erabakiz gero, irabazleen lanen kopia bat gordeko dute egoki deritzoten erabilera emateko.
  • Antolatzaileek epaimahai bat izendatuko dute eta honen erabakia apelaezina izango da. Epaimahaiak parte-hartzaileei buruzko informazio osagarria eska lezake. Epaimahaiak oinarri hauek interpretatu eta hauetan jasotzen ez diren kasuak ebatzi ahal izango ditu.
  • Epaimahaiak, lehenik eta behin, argazkien eta erreportajeen kalitatea baloratuko du eta ondoren, lanen muntaia eta aurkezpena. Periscopio prentsa argazkilaritzaren inguruko jarduera denez gero, argazki dokumentalek balorazio handiagoa izango dute.
  • Partehartzaile guztiek Arabako Lurralde Historikoko merkataritza edo ostalaritza establezimendu bat aukeratu beharko dute beren lanak ikusgai jartzeko eta instalazioaren kostuen kargu egin beharko dute.
  • Partehartzaileek izen-emate fitxa beteko dute eta baita egilearen eta erakusketa ikusgai jarriko duen establezimenduaren oinarrizko datuak jasoko dituen egiaztagiria ere. Aurkeztutako lan bakoitzeko fitxa bat bete beharko da. Datu hauek lehiaketarekin zerikusia duten fitxategietan soilik erabiliko dira.
  • Ikusgai jarritako argazkiak dituen CD bat ere entregatuko da; bereizmena txikia izango da baina 700 pixelekoa izan beharko du gutxienez aldeetako batean.
  • Sari guztiak banatuko dira ezinbestean eta ez da saririk zatituko.
  • Lehiaketaren emaitza abenduaren 8a baino lehen jakinaraziko da.
  • Lehenengo saria irabazlearen erakusketa ikusgai dagoen establezimenduan jakinaraziko da egilea bertan dagoela.
  • Establezimenduek antolatzaileek emango dieten eranskin berezi bat jarriko dute erakusleihoetan edo ondo ikusten den tokian lehiaketan parte hartzen dutela jakinarazteko.
  • Argazkiek argibide laburra izango dute oinean edo aparteko taula batean.
  • Lokal bakoitzak nahi adina erakusketa jarri ahal izango ditu ikusgai.
  • Izen-emate epea 2008ko urriaren 10ean, ostirala, amaituko da 19:00etan.
  • Argazkiak 2008ko urriaren 18a eta abenduaren 8a bitartean jarri beharko dira ikusgai gutxienez.
  • Lehenengo sariaren irabazleak 1.100 euro jasoko ditu eta 500 euro irabazlearen erakusketa, eta SOILIK irabazlearena, ikusgai jartzen duen establezimenduak.
    Gainontzeko sariak:
    Bigarren saria: 800 euro.
    Hirugarren saria: 700 euro.
    Laugarren saria: 600 euro.
    400 euroko 6 akzesit.
  • SARI GUZTIAK DAGOZKIEN ZERGA-XEDAPENEN MENPE DAUDE
    Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.

Logotipos de los patrocinadores de Periscopio Vitoria