Periscopio Vitoria, una mirada al fotoperiodismoArgiaren eta emozioen erabileraren garrantzia konposizioak bideratzerako orduan. Historia fotografikoari eta irudiak historiko nola bihurtzen direnari begirada. Halaber, argazki kazetaritzaren lana ziurgabetasuneko garaietan nola finantzatu eta enpresa-jarduera egokiak landuko dira.
Peter van Agtmael-ek (AEB, 1981) hainbat sari jaso ditu, horien artean World Press Photo Joop Swart Masterclass 2008, Premio Critical Mass Book 2008 eta World Press Photo 2007 Bigarren Saria. Landutako gaien artean Thailandiako tsunamia, Hegoafrikako osasungintza eta AEBetako gerrak ditu. Azkenik, The New York Times, Newsweek, Time, Vanity Fair, Rolling Stone, CNN eta La Liberation argitalpenekin lan egiten du, besteak beste.
Mónica Allende Sunday Times Magazine-eko editore grafikoa da 2002tik. Lehenago Pearson eta APA komunikabideetako editorea izan zen, besteak beste. Bere lanak sari ugari jaso ditu, horien artean: Editore grafikoen saria 2006ko Aldizkari Onenari, Amnistia Internazionalaren Saria argazki kazetaritzaren kategorian, Argazkiaren Erabilpen Onena diseinu grafikoaren sarietan. Argazkigintzaren nazioarteko lehiaketa ugaritan epaimahai da eta egun Darfurri buruzko liburu bat eta erakusketa bat prestatzen ari da.
Kanpoalde-erretratuen lan praktiko bateko fase guztiak egitea: argiztapena, ikuskaldia, edizioa, raw lanketa, azken kopia eta inprimatzea. Ikasle guztiek kamara digital bat eramatea beharrezkoa da.
David López Espada-k (Madril, 1969) Isabel Muñoz-ekin duela 16 urtetik egiten du lan. Eskaneaketaz, errebelatuaz, kudeaketa digitalaz eta zuri-beltzean eta koloretan lanketaz arduratzen da. Argazki ikasketak egin ditu New Yorken Shauna Churo-rekin eta Dan Durkholder-ekin eta ikastaroak Madrilen Jose María Mellado-rekin. Digital klaseak eman ditu Madrilgo argazkigintzako Efti eskolan eta Vu agentziarentzat (Paris), Grupo Zeta-rentzat edo La Liberation-entzat kolaborazioak egiten du, besteren artean.
Luis de las Alas (Santander, 1965) argitalpen-erretratuan espezializatutako argazki kazetaria da. El País-en lan egin ostean, Matador aldizkariaren sortzailekidea eta editore grafikoa izan zen. Egun hainbat komunikabiderekin kolaboratzen du eta El Mundo-ko eta bere El Magazine aldizkariko argazkilaria da
Tokia: Estadio Fundazioa KE.an, Cervantes Ibilbidea 20, Gasteiz. Iraupena: 9 ordu, hiru arratsaldetan banatuta 16:00etatik 19:00etara.