Periscopio Vitoria, una mirada al fotoperiodismo“Periscopio, prentsa-argazkilaritzari begira” ekitaldiak argazkilaritza dokumentalaren gaur egungo alderdi ezberdinen mosaikoa osatzen jakin du: klasiko handiak, etorkizun handiko argazkilariak, gure inguruko profesionalak eta albiste aldakor eta hauskorren bitartez zaildutako profesionalak. Aztoratu edo hunkitu egiten gaituzten argazkiak. Hotz eta aseptiko itxura duten argazkiak, baina batere hotzak eta aseptikoak ez direnak -behar bada horretan datza informazio mota honen aberastasuna-; bilatutako edota aurkitutako argazkiak, eztabaida iturri diren argazkiak. Argazki turistiko soziala, glamourraren kontzientzia, irudi dokumentalen globalizazioa… zalantzen eta kontraesanen aurrean funtsezko galderak mahaigaineratzen ditugu berriro: Etengabe mugitzen ari diren irudien unibertsoan, zergatik du argazkilaritza dokumentalak horrenbesteko boterea, horrenbesteko indarra? Posible al litzateke egungo historia argazkirik gabe kontatzea?
Paco Valderrama · Perioskopioko kordinatzailea
Behin eta berriro errepikatutako galderari erantzuna. Inolako guda konnotaziorik gabeko hitza da, tresna optiko bati buruzko tekno-metafora, gure oparotasun eta ongizate kapsulatik harago, lehen munduko gizartea bezala gutxi batzuen kapsula den eta gizateriaren behar eta erreguen aurrean gor dagoen kapsula horretatik harago ikusten (eta kasu honetan ulertzen) laguntzen digun tresna da periskopioa. Gure ongizate urpekuntzia errealitate globalaren aurrean gero eta gehiago ixten da eta gero eta informazio zuzen gutxiago iristen zaigu, gehiegi hunkitu ez gaitzan aurretiaz iragazia eta itxuraldatua izan ez den informazioa. Testuinguru honetan prentsa argazkilaritza lekuko baliagarria da, zehaztugabea, bizia, zenbaitetan manipulatua, baina ezinbestekoa. Gure Periscopioak, aukeratu ditugun erreportajeen bidez, beste mundu batzuetan sartzen du muturra, nahiz eta batzuetan istorio hauek gure inguruan egon ezkutatuta eta bazter utzita. Begiratu, ikusi, hunkitu eta azkenik… ulertu.