Periscopio Vitoria, una mirada al fotoperiodismoJaume de Laiguana
Glamourrak kontzientziarik izan al dezake? Modelo onenen argazki posatu bat gizarteari edo ingurugiroari buruzko salaketa izan al daiteke? Modaren unibertsoko argazkilari batek, izar handien eta musika artisten argazkilari batek, lekurik al du lubakietako erreportari zailduen artean? Jaume Laiguana gai da ibaien kutsadura salatzen duen Martina Kleinen argazki bat egiteko. Entzute handiko profesional kataluniar honek modako argazkia baino zerbait gehiago lortu nahi du; zirikatzailea da bere arloan.