Periscopio Vitoria, una mirada al fotoperiodismoSantiago Ybarra
Alvaro Ybarra Zavala Bilbon jaio zen duela 28 urte eta 7 urtetan 8 gatazka armatutan izan da jada, Txetxeniatik hasi eta Kongoraino. Gure artean ez da oso ezaguna, baina Newsweek, Le Monde, El País, Times eta Paris Mach bezalako argitalpenetan aintzat hartzen dute bere lana. Ybarrak haur esplotazioaren kontinente ezberdinetako ikuspegi ikaragarria aurkezten digu. Atsekabearen seme-alabak bihotzera iristen den oihua da, aiherga utziko ez gaituen irudiz osatutako oihua. Alvaro Ybarra kontuan hartu beharreko erreportari grafikoa da; bi liburu argitaratu ditu dagoeneko eta The Royal Albert Hallen gisako tokietan izan ditu bere argazkiak ikusgai.