Periscopio Vitoria, una mirada al fotoperiodismoAhmad Masood
Ahmad Masoodek ezinezkoa dirudiena lortzen du. Talibanen aurkako borrokekin, atentatuekin eta gudak eragindako ezegonkortasunarekin zerikusirik ez duen Afganistan islatzen du. Suntsiturik dagoen herrialde honetan harrigarriro egunerokoak diren egoerak, umore puntua duten egoerak, kolore bizietan adimen zantzu lotsatia dutenak. Izan ere, Masood Afganistangoa da. Berriemaile berezien mandatu-mutil gisa hasi zen lanean eta Reuters agentziaren gailurrera iritsi da Afganistango irudi bereziei esker. Haize fresko bolada itxaropen-ezaren hauts artean.
REUTERS Agentziari esker antolatutako erakusketa