Periscopio Vitoria, una mirada al fotoperiodismoHainbat egile
Erakusketa hau azaroaren 16tik aurrera izango da ikusgai
Munduko prentsa-argazkilaritza lehiaketa garrantzitsuenaren eskutik, aurkeztutako 78.000 argazkien artean aukeratu zituzten 200 irudi inguru izango dira ikusgai. Ohiko gatazka fronteetako zertzeladekin eta laugarren munduko sekuentzia kritikoekin batera, naturako ikuskizun zirraragarrien, kirolaren edo zibilizazio ezberdinen ohitura “berezien” irudiak izango dira ikusgai.