Periscopio Vitoria, una mirada al fotoperiodismoHainbat egile
Talde erakusketa hau paisaia liluragarrian izango da ikusgai: Santa Maria Katedralaren zaharberritze lanetako pasabideak, zutabeak eta txokoak. Harri zaharren eta burdinazko egituren artean, lanean ari diren lau erreportari euskaldunen istorioak izango ditugu iruditan: Koro Cantabrana, Women in Photography Estatu Batuetako elkarteak aukeratua; Blanca Castillo, El Correo egunkariaren Arabako edizioko langilea; Asier Bastida Deiako erreportari grafikoa eta Manuel Díaz de Prada, Tiempo aldizkariko argazkilaria eta Lurrak web guneko editorea.
*Naturgas Energiak antolatutako erakusketa.