Periskopio, prentsa-argazkilaritzari begirada
Erreportari grafikoen lanari arreta jarri eta garrantzia eman behar zaiolakoan jaio da Periscopio. Izan ere, profesional hauen egitekoa ez da bakarrik mugatu behar egunkari batetan argazki bat edo bi argitaratzera edo agentzien bidez zabaltzera. Nahitaezko salbuespenak izan ezik, ordainketa eskasa eta izugarrizko lehia dira langile hauen lanbaldintzak.
Egoera honi irudiaren manipulazioa, teknologia berriak, Internet eta eskubideen kontrolaren arazoa gaineratu behar zaio. Alabaina, euren bokazioak bestelako errealitateak jartzen dizkigu agerian. Eta askotan xehetasun hauek kronika idatziak baino askoz informazi gehiago ematen dizkigute. Baina ez dago denborarik, egunkaria azkar irakurtzen da, argazki txikia segundu batez begiratzen da soilik, baita berehala ahaztu ere. Hemen, Gasteizen,
Periskopiok, aldi bereko 8 erakusketa harrigarrien bidez, erakargarrriak, arraroak eta ikaragarriak diren errealitate eta gertaera desberdinak begiratzeko aukera zabaltzen dio ikusleari, aurrez aurre eta lasaitasun osoz. Ustez egitate guzti hauek ezagutzen ditugu, baina oraingoan testigantza grafiko hauek hausnarketa egitera gonbidatzen gaituzte.
Zer dela eta Periscopio izena?
Behin eta berriro errepikatutako galderari erantzuna. Inolako guda konnotaziorik gabeko hitza da, tresna optiko bati buruzko tekno-metafora, gure oparotasun eta ongizate kapsulatik harago, lehen munduko gizarteak bezala gutxi batzuen kapsula den eta gizateriaren behar eta erreguen aurrean gor dagoen kapsula horretatik harago ikusten (eta kasu honetan ulertzen) laguntzen digun tresna da periskopioa. Gure ongizate urpekuntzia errealitate globalaren aurrean gero eta gehiago ixten da eta gero eta informazio zuzen gutxiago iristen zaigu, gehiegi hunkitu ez gaitzan aurretiaz iragazia eta itxuraldatua izan ez den informazioa. Testuinguru honetan prentsa argazkilaritza lekuko baliagarria da, zehaztugabea, bizia, zenbaitetan manipulatua, baina ezinbestekoa. Gure Periscopioak, aukeratu ditugun erreportajeen bidez, beste mundu batzuetan sartzen du muturra, nahiz eta batzuetan istorio hauek gure inguruan egon ezkutatuta eta bazter utzita. Begiratu, ikusi, hunkitu eta azkenik… ulertu.
Periscopio datuetan
8 erakusta-areto eta beste hainbeste erakusketa
808 argazki, hauetako asko tamaina handikoak
162 erreportari grafikok euren lan onenak aurkezten dizkigute
41 nazionalitate desberdin, argazkilarienak, hain zuzen
83.044 argazki World Press Photo lehiaketara aurkeztuta, hauetatik
177 aukeratuak izan ziren