Txuri-beltzaren indarra, konpromisoaren kemena, gizateria eta bere sufrimendua ezaugarri bezala. Sebastiao Salgado dugu aurrean, munduko argazkilari onenetarikoa. Bizirik dirauen mito honek “Workers” (Langileak) egin zuen 1986.urtetik 1992ra bitartean 26 herrialdeetatik zehar. Bertan, 250 irudietan gizon-emakumeen eskulanaren esfortsua irudikatzen du.
Hauetako argazki asko guztion ikus-memoriaren ondare bilakatu dira.