Laugarren urtez, munduko prentsa-argazkilaritzaren inguruko lehiaketa ospetsuena dator Gasteiza. 4.400 argazkilari baino gehiagok parte hartu dute aurtengo sariketan. Bertan gosetearen begirada Afrikan, gatazka armatuen ondorioak, natura eta kirol argazki harrigarriak eta pertsonaia anitzen aurpegi eta jarrera desberdinak gertutik ikusteko aukera izango da.
Gasteizko Udaleko Kultura Sailak babestutako erakusketa