Daniel Beltrá 41 urteko argazkilari espainiarra da eta 2002.urtetik AEBtako Seattle hirian bizi da. Madrilen jaioa, bertako EFE Agentzian argazkilari-lanak egiten hasi zen Beltrá. Lau urte ondoren, Danielek Parisgo Gamma Agentziaren eskaintza onartu zuen eta Espainiako korrespontsala bilakatu zen. Hamarkada batetan albiste eta erreportaje gogorren berri eman zuen mundu osotik zehar. 1990.urtean Greenpeace taldearekin hasi zen lankidetzan eta GKE honen argazkilaria bilakatu zen. Besteak beste, Amazonas, Artikoa, Hegoaldeko Ozeanoak eta Patagoniara egindako espedizioak dokumentatu ditu. Bere lanak Time, National Geographic, Business Week, Der Spiegel, Geo, Paris Match eta Stern bezalako argitalpenetan agertu dira. 2006.urtean, Amazonas eskualdeko lehortearen inguruan egindako lanagaitik, World Press Photo-ko Natura Saileko hirugarren saria eta Txinako Prentsa-argazkilaritzako Nazioarteko Lehiaketako Natura eta Ingurugiro Saileko Urrezko Domina irabazi ditu. Gaur egun, Zuma Press agentziak zabaltzen du bere lana.