Argazkilari amateurren lehiaketako oinarriak
Argazkilari amateurren lehiaketako oinarriak “Periscopio 2007”
- Argazkiek argitaratu gabeak eta sekula ikusgai jarri gabeak izan behar dute.
- Argazkilari profesionalek ezin dute lehiaketan parte hartu.
- Erakusketa bakoitzak 6 argazki izango ditu gutxienez eta ez da gehienezko kopururik izango.
- Pertsona edo talde bakoitzak bi erakusketa aurkeztu ahal izango ditu gehienez.
- Irabazleen lanak Periscopioko antolatzaileen esku geratuko dira eta egoki deritzoten erabilera eman ahal izango diete.
- Antolatzaileek epaimahai bat izendatuko dute eta honen erabakia apelaezina izango da. Epaimahaiak parte-hartzaileei buruzko informazio osagarria eska lezake. Epaimahaiak oinarri hauek interpretatu eta hauetan jasotzen ez diren kasuak ebatzi ahal izango ditu.
- Epaimahaiak, lehenik eta behin, argazkien eta erreportajeen kalitatea baloratuko du eta ondoren, lanen muntaia eta aurkezpena.
- Partehartzaile guztiek Arabako Lurralde Historikoko merkataritza edo ostalaritza establezimendu bat aukeratu beharko dute beren lanak ikusgai jarri eta instalazioaren kostuen kargu egin dadin.
- Partehartzaileek izen-emate fitxa beteko dute eta baita egilearen eta erakusketa ikusgai jarriko duen establezimenduaren oinarrizko datuak jasoko dituen egiaztagiria. Aurkeztutako lan bakoitzeko fitxa bat bete beharko da. Datu hauek lehiaketarekin zerikusia duten fitxategietan soilik erabiliko dira.
- Saria guztiak banatuko dira ezinbestean eta ez da saririk zatituko.
- Irabazten duen lana ikusgai jarri duen establezimenduan banatuko dira sariak eta irabazleek beraiek jaso beharko dituzte. Sarien irabazleen izenak abenduaren 9a baino lehen argitaratu eta zabalduko dira.
- Establezimenduek antolatzaileek emango dieten eranskin berezi bat jarriko dute erakusleihoetan edo ondo ikusten den tokian, era horretan lehiaketan parte hartzen dutela jakinarazteko.
- Argazkiek argibide laburra izango dute oinean edo aparteko taula batean.
- Lokal bakoitzak nahi adina erakusketa jarri ahal izango ditu ikusgai.
- Izen-emate epea 2007ko urriaren 3an amaituko da arratsaldeko zazpietan.
- Argazkiak gutxienez 2007ko urriaren 18aren eta 2007ko abenduaren 6a bitartean jarri beharko dira ikusgai.
- Gaia librea da eta baita formatuak ere. Argazkiak euskarri zurrunen gainean jarri beharko dira.
- Lehenengo sariaren irabazleak 1.000 euro jasoko ditu eta 500 euro irabazlearen erakusketa, eta SOILIK irabazlearena, ikusgai jartzen duen establezimenduak.
Gainontzeko sariak:
Bigarren saria: 700 euro.
Hirugarren saria: 600 euro.
Laugarren saria: 400 euro.
300 euroko 6 akzesit
Sari guztiak dagozkion zerga-xedapenen menpe daude
Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar
Informazio gehiago
Araba Kulturala
Posta kalea 17
Tel.: 945 15 01 47
Turismo Bulegoa
Loma Jeneralaren plaz z/g
Tel.: 945 16 15 98