Irakur itzazu oinarriak arretaz eta egiaztatu baldintzak betetzen dituzula.
Deskargatu eta inprimatu fitxak gure webgunean
Bete itzazu fitxa eta frogagiria (Izen-emate fitxa eta egilearentzako frogagiria).
Entrega itzazu Araba Kulturalean, Posta kalea 17 edo Turismo Bulegoan, Loma Jeneralaren Plaza z/g (Eusko Legebiltzarraren ondoan), bertan gordeko dute izen-emate fitxa eta frogagiria zigilatuko dizute gorde dezazun, irabazle izatekotan egiaztagiritzat izateko; horretaz gain, frogagiriari esker, Periscopiorekin elkarlanean diharduten hiriko argazki‑laborategiek hainbat abantaila eskainiko dizkizute zure erakusketa presta dezazun.
Ez baldin baduzu baliabide informatikorik Araba Kulturalean nahiz Turismo Bulegoan eskuratuko
dizkizute agiriok.
Izena emateko epea 2007ko urriaren 3an, asteazkena, amaitzen da, arratsaldeko zazpietan.